Iruñerrian Gaur 2014-04-10

Euskalerria Irratia 2014ko apirilaren 10a

Beste bost lagun atxilotu ditu Poliziak gaur martxoaren 27ko ikasleen grebaren harira. Koxkan langile gehienek 120 eguneko erregulazio espedientearen alde bozkatu dute. Banketxeen gordailuei zerga txiki bat jartzea onartu du Parlamentuak: UPN eta PSNk adosturiko tasa 0,03koa da, Izquierda-Ezkerrak proposatua zuenaren hamarren bat. 6.000 sinadura erietxeetako garbiketa zerbitzua pribatizatzearen aurka. Ezbeharra Basaburuan: 79 urteko gizon bat hil da Aizarotzen inauste hondakinak erretzen ari zela. Gaur arratsaldean: Maialen Lujanbiok hitzaldia Katakraken, eta Ruper Ordorikak kontzertua Hizkuntza Eskolan. Iritzien Plazan gaur: Koldo Martinez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!