Alberto Barandiaran: Banan-banan

Euskalerria Irratia 2014ko api. 9a, 14:29

Atzera begira jarri eta a ze panorama erakusten duen Nafarroako gobernua euskararekin egiten ari denak: lugorria.

Banan-banan joan dira desagertzen diru sailak, banan-banan proiektuak, ekimenak, egitasmoak. Banan-banan joan dira apaltzen diskurtsoak, banan-banan lan lerroak. Banan-banan deuseztu dituzte ahaleginak, elkarlanak, konpromisoak. Banan-banan joan dira botatzen zubiak, banan-banan hautsi dituzte adostasunak. Banan-banan itxi dituzte bulegoak, banan-banan lekualdatu funtzionarioak, banan-banan hustu lan mahaiak, banan-banan itzali argiak.

Banan-banan, UPNk ukatu egin du euskararen alde egin zezakeen oro. Banan-banan, dekretuz dekretu, hizkuntz politika eraginkorra bultzatu du. Ezerezarena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!