Aingeru Epaltza: Ibarretxe

Euskalerria Irratia 2014ko apirilaren 9a

Batzuk Ibarretxez oroitu ziren atzo Madrilgo Kongresukoa ikusirik. Ez ziren erabat gauza bera. Kataluniako Parlamentuak erreferenduma egiteko baimena eskatu zien atzo Espainiako gorteei. Lehendakari laudioarrak, 2005ean, Estatutu berri baten proiektua eraman zuen lehoien jauregira. Emaitza da parekagarria: ezezko biribila, estatuko alderdi nagusien aldetik. Baiezko bakarra eta aski eza, gutxiengoen eta estatuko bertze alderdi abertzaleek emana. Bada, gainera, bertze desberdintasun bat: Ibarretxek ez zuen B planik. Kongresuak ezezkoa eman ondoan, bere proiektua hondora joan zen, Euskadin berean ez baitzuen hainbertzerako sostengurik. Kataluniako soberanistek bai, badute B plana, eta inportanteena dena, kataluniar gehienen sostengua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!