Josi Basterretxea: Katalunia, antzerki eta antzoki

Euskalerria Irratia 2014ko apirilaren 9a

Ezetzaren argazkia da gaurkoa. Hainbat itxura eta titulu hartu ditu argazki horrek egunkarien azaletan, baina ezetzaren argazkia da gaurkoa, ezetzarena. Espainia beldurtiak eta konplexuz beteak ezetz esan dio Kataluniari. Bukatu da Madrilgo antzezlana.

Argi gutxiko teatro iluna marraztu dute Gorteetan: Konstituzioa aldatzeko eskatu diete kataluniarrei, baldin eta erreferenduma egin nahi baldin badute.

Ez da erraza izango aurrera egitea. Oztopoak gutxitu baino, gehitu egiten baititu Espainia monolitikoak egunez egun.

Eszenategi propioa eraiki beharko dute kataluniarrek, Konstituzioaren letra zaharrei eutsi nahi baitie Espainia antigoalekoak.

Antzoki berria behar du Espainiak. Taburik gabe. Autore berriekin. Antzezlan modernoekin. Ez du, bestela, sarrera askorik salduko.

Izan ongi, entzule.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!