Iruñerrian Gaur 2014-04-09

Euskalerria Irratia 2014ko apirilaren 9a

Azaroan hasiko dituzte Nafarroako Ubidea handitzeko obrak; Gobernuak behin betiko onartu du OHL-AGBAR enpresa multzoari esleitzea lan hori. Murrizketen aurkako protestak: AEKk eta IKAk giza katea egin dute gobernuari zor dien dirua eskatzeko, EH Bilduko alkateek haur eskolen kudeaketaren "giltzak" eman dizkiote gobernuari, Adinduak Krisiaren Kontra plataformak Aldaketa Plaza ekimenean parte hartzera deitu du pentsio eta osasun sistema publiko "duinen" alde. Aurtengo Sanferminak iragarriko dituen kartela aukeratuko dute iruindarrek bihartik hilaren 28ra arte: gaur aurkeztu dituzte zortzi afixa finalistak. Iritzien Plazan gaur: Alberto Barandiaran.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!