Kontuz Elkarteko kide Patxi Urrutiak "El banquete" liburuaz eta CAN auziaren inguruko azken berriez Zaldiko Maldikon arratsaldean emanen duen hitzaldiaren xehetasunak aurreratu dizkigu. Gaztezulo aldizkariak 150. zenbakia plazaratu du. Aitor Abaroa zuzendariarekin solastu gara. Katakrak liburuak topaguneak hiru hilabete bete ditu. Hedoi Etxartek antolatu dituzten ekitaldien aurrerapena egin digu. Azken egunotako bideo zenbaiten berri eman digu Axier Lopez, Argia aldizkariko kazetari multimediak. Amaitzeko, jazz erritmoak ekarri dizkigu Nerea Erbiti musikariak.