Digresiorako abagunea hartu dezakegu, eztabaidagai, Jesus Egiguren sozialistak itzulingururik gabe esan duena, hots, Euskal Herria Nafarroa dela, eta Euskadik ez duela zentzu handirik Nafarroa gabe.
Baina, digresioak digresio, eta eztabaidak eztabaida, Nafarroak onuragarria izan dezake mendebalera begiratzea, ondoko erkidegora, bere ekonomiari aupada emate aldera. Horren adibidetzat jo daiteke, urrunago joan gabe, Noain eta Bilboko portua astean bitan lotzen dituen tren hori.
Izan gaitezen praktikoak: badira norabide berean edo parekoan jorra daitezkeen ildo ugari, kontrako noranzkoari eutsi nahi diotenen digresioak oro gorabehera.
Euskadik Nafarroa bezainbeste, edo gehiago, behar baitu Nafarroak Euskadi. Eta, apika, ezinbestekoa izango du laster, ekonomiari aupada emango badio.