Noiz edo noiz bisita atseginak izaten ditugu Euskalerria Irratian. Azken bi aste hauetan Arrotxapeako Patxi Larrainzar ikastetxeko bigarren mailako haurrak izan ditugu ordenagailu eta mikrofonoen artean. Asmakizunak, abesti politak eta milaka kontu eta galdera ekarri dizkigute. Eskerrik asko zuen bisitarengatik eta horren txintxo portatzeagatik! Muxu handi bat denentzat!