Akusazioak ukatu ditu Simon Santamaria udaltzainburuak epailearen aurrean; langileen eskubideen aurkako zazpi deliturengatik dago inputatuta. Hasi da 2013ko errenta aitorpenaren kanpaina: gaurtik aurrera Internet bidez egin liteke, bulegoetan apirilaren 14tik 24ra. Haur eskolen finantzazioa %30 murrizteko erabakia atzera botatzeko eskatu dio Geroa baik gobernuari. Abortatzeko eskubidearen aldeko manifestazioa bihar. Artea Oinez erakusketa zabalik Ziudadelako Armen Aretoan. Iruñean Kantuz bihar. Irrien Lagunen ikuskaria igandean Barañain Auditorioan Nafarroako Autismoaren Elkarteari eta ANFASi laguntzeko. Iritzien Plazan gaur: Fernando Mendiola.