"Entzierroan atzerritarrak atxiki eta kutxazainetara eramatea astakeria juridikoa da"

Euskalerria Irratia 2014ko apirilaren 3a

Entzierroa, navarraturismo.es webgunetik hartua

Iruñean egunotan zeresana ematen ari da Entzierroaren mahaian eztabaidatzen ari direna. Bereziki entzierroan segurtasuna areagotzeko udala prestatzen ari den ordenantza da eztabaida gehien eragin duena.

Isunak ezarri nahi ditu, entzierroan jokaera okerrak zigortzeko. Ez dituzte gainera nolanahiko isunak aurreikusten dituztenak: 3.000 euro artekoak izan bailitezke.

Euskalerria irratian, zalantzak sortzen dituen beste proposamen bat ere entzun diogu Enrique Maya alkateari: udaltzainek lasterkari atzerritarrak atxiki, eta kutxazain automatiko batera eramanen dituztela isuna ordaintzeko dirua atera dezaten.

Zalantzak sortzen dituen proposamena

Proposamen deigarria da, eta zeresana ematen ari dena. Besteak beste, hori egitea legezkoa ote den ere, zalantza sortu zaigu. Eta abokatu batengana jo dugu zalantza hori argitzeko. Eduardo Santosek uste du, entzierroan atzerritarrak atxiki eta kutxazainetara eramatea astakeria juridikoa dela. Elkarrizketa osorik duzue entzungai.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!