Lantzen jaioa. Baserritarra. Nekazaria. Albaitaria lanbidez. Luis Mariñelarenari elkarrizketa pertsonala egin diogu gaur goizeko saioan. Azken egunotako albiste bitxien laburpena egin digu Ainhoa Arano kazetari gazteak. Euskal Herria kantuz ekimena aurkeztu du gurean Mikel Haranburu, Kantuzaleen Elkarteko kideak. Zazpi herrialdeetako taldeak Bilboko alde zaharrean biltzekoak dira larunbatean.