Iruñeak badu parke berria: Kosterapea. Hiru auzoren artean dago: Arrotxapea, Donibane eta Sanduzelai. Ibaiak inguratzen du. Alboan ditu Plazaolako, Oblaten eta Biurdanako zubiak.
Iruñeko iparraldean sortzen ari den kokagune berri honi buruz aritu zaigu Bixente Taberna udal arkitektoa, Metropoli Forala saioan. “Hiria asko zabaldu da eta garai batean Gipuzkoako errepide nagusia zena kale eta parke bihurtzen ari gara. Oinezkoendako eremu zabalak irekiko dira, bereziki Argaren ondoan”.
Udal arkitektoak aitortu digunez asko ari da aldatzen hiriaren zonalde hau.
“Iruñearen eraldaketaren funtsa, goi lautadaren inguruan dauden lurrak maila bakarrekoak egitea da. Gainera, lotura asko egin nahi dira ondoko auzoekin zeharbideen bitartez: zubiak, bideak eta bestelakoak”.
Oraingoz, suhiltzaileen parkea eta garabiak erretiratzen dituen autoen aparkalekua paratu dituzte bertan. Aurrera begira, bestelako proiektu egonkorragoak finkatuko dira bertan. Bixente Tabernaren esanetan, “hiriak behar du kokagune zabal bat inguru horretan, hurrengo belaunaldiek bere modura eraiki eta gauzatu dezaten Iruñea. Ez dezagun hipotekatu gure ondorengoen etorkizuna”