Irabazi du Barcinak? Irabazi dute ustelek? irabazi dute demokraziaz eta nafarron hitzaz mintzo eta azkenean Madrilgo botereen menpe dabiltzan horiek?
Edozein lehietan, gatazkaren pertzeptzioak baldintzatzen du talka bera. Oraingoan, irabazi dutela sinestarazi nahi digute, aldaketaren ilusioa, berriz ere, bazter dezagun. Barnera dezagun herritarrok nahi duguna esanik ere, gutxi batzuen eskuetan dagoela Nafarroa. Eta halaxe izanen dela betirako.
Propaganda besterik ez da. Erregimena salbatu dutela pentsatuko dute, oraingoan ere, baina lehia ez da epe laburrekoa. Gure eskuetan ez dagoena zapuzketan erortzeko luxua da. Oraingoan ezin izan dugu, ados, presta ditzagun hurrengoak, beraz.