Metropoli Forala 2014-04-02

Euskalerria Irratia 2014ko apirilaren 2a

Parlamentarien solasaldia egin dugu saioaren hasieran Bakartxo Ruiz, Xabi Lasa, Manu Aierdi eta Ioseba Ezeolazarekin. Txinako berri-emaleak itsasoan galdu den Malasiako abioiaren azken albisteak helarazi dizkigu. Kosterapea parke zabaldu berriaz mintzatu gara Bixente Taberna udal arkitektoarekin. Eguneroko miseria txikiez aritu zaigu Ima Cestau. Amaitzeko, nekazaritza ekologikoari buruz Nafarroako Unibertsitate Publikoan, apirilean eta maiatzean zehar eginen diren jardunaldiez solastu gara Landare Elkarteko gerente David Garnatxorekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!