Aingeru Epaltza: Bideoak

Euskalerria Irratia 2014ko apirilaren 2a

Despentsa hustu zutenei. Guztien dirua inorena ez zela uste zutenei. Biharko egunik egonen ez balitz bezala gastatu zutenei. Belaunaldi oso bat hipotekatu zutenei. Eta abarren abarra. Horrelako esaldiak dakartza PPk heldu den maiatzeko hauteskunde europarretarako erabiliko duen bideoak. PPren arabera, despentsa hustu zutenak eta belaunaldi oso bat hipotekatu dutenak PSOEkoak dira, Zapatero eta bere neska-mutilak. 24 ordu gabe, Valentzia aldeko sozialisten gazteriak bertze bideo bat eman du sarean. Hartan, esaldi berberak erabiltzen dira, baina irudietan herrialde horretako PPko buruak agertzen dira, Camps, Barbera, Fabra eta koadrilako gainerakoak. Bai azkarrak, Valentziako sozialista gazteak. Harritua nago nola Nafarroan inork ez duen gauza bera egin; alegia, nola ez duen inork bertze bideorik sareratu, Sanz, Barcina eta UPNko bertzeen irudiekin. Badakizue, despentsa hustu zutenak. Belaunaldi oso bat hipotekatu dutenak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!