Elixabete Garmendia: Uholde suarezista

Euskalerria Irratia 2014ko apirilaren 1a

Obratan dagoen orube bat besterik ez da oraindik: garabia ikur eta hauts kolorea nagusi, baina zeresana ematen ari da dagoeneko. Sua Gasteizko alkateak piztu du autobus geltokia izango dena “Adolfo Suárez” izenaz bataiatzeko asmoa azaldu duenean. Martxoak 3ko biktimen elkarteak probokaziotzat jo du hori eta kontraproposamena egin du: “Martxoak 3” deitzea autobus geltokia.

Garbi dago uholde suarezistak jo duela Gasteizko alkatea. Izan ere, Falangearen alkandora urdin eta guzti azaldu izan zen gizona, Francoren Mugimendu Nazionalaren buruzagi izandakoa, santutu dute derrepentean. Badirudi Errege familia debaluatuaren ordezko figura ikonikoa aurkitu dutela zezen larruko arratadak pasaratu nahi dituztenek.

Rouco Varelak bedeinkazioa eman zien atzoko hiletan, gerra zibilarekin mehatxuka. Barcinak, bere baitan, bere erresumara aplikatuko zituen sermoiko hitzak. Eta Urkullu lehendakariak, nola ez zuen Almudenako katedraletik alde egin zaparrada iraingarri hori entzutean?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!