Aitor Etxarte: Kimu berdeak

Euskalerria Irratia 2014ko martxoaren 31

1. I. S. G. Iberdrolaren kapitaina. Aste honetan Akziodunen Batzar Orokorra ospatu dute Euskalduna Jauregian. Eszenatokiaren lurra belar berdez jantzita zegoen, gainean logotipo berdea, hizlarien atrila berdea, atzerago zegoen mahai luzea berdez forratua, fondoan baso erraldoiaren irudia. I.S.G., eta gainerako jendaila guztia, gorbata berdea lepoan. Bere lehenengo hitz sentituak I.A. gogoratzeko izan dira. Ikus dezakezue konpainiaren web gunean. Lapurren kolore-ikur berria? Berdea.

2. J. S., urte luzeetan Norvegiako Alderdi Laboristako militante eta Gobernuko kidea, NATOren buru berria jarri dute. Bere biografian azpimarratzen dute aldaketa klimatikoaz ardura duela, ekologista zintzoa dela. Gerrazalea ere, baina bihotza beti berde. Hirugarren bidea deitu zuten politikari sozialdemokrata askoren arrastoaren jarraitzailea da.

3. I.S. irakaslea da. Euskaldunok historikoki gurea egin dugun hizkuntzaren agonismoaren antzutasuna emendatzeko, han eta hemen, paradigma ekologikoaren apologeta nekaezina. Azalpen diskurtsoa behar zena metaforaz eta neologismo poetikoez itotzeko jaioa. Kimuek, sarritan, basoa estaltzen dutelako, Kabalan adituak diren jakintsuen ondoan entzun beharrekoa. Hirugarren bideko jario berdea.

Slavoj Zizek idatzi du: ”beldurraren ekologia, seguruenik, kapitalismo globalaren ideologia nagusiena bihurtuko da erlijioa ordezkatuz, bere funtzio zaharra egiteko, hau da, mugak inposatzeko gaitasuna edukitzea, eztabaida ezina den autoritatea edukiz.”

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!