Iruñerrian Gaur 2014-03-28

Euskalerria Irratia 2014ko martxoaren 28a

Ikasleen mobilizazio egunaren biharamunean: atxilotuetako lauk polizia etxean pasa dute gaur; hiru aske utziak dituzte, karguekin. Jose Iribasek kontuak eskatu dizkio gutun bidez NUPeko errektoreari. Foruzainei ez zien baimenik eman kanpusean sartzeko; Iribasek dio "erradikalak unibertsitatea inbaditzen" ari direla. Bilduk Victor Rubiorekin foruzainek izan zuten jokaeraren berri eman dio Alberto Catalani. Independentistak Sareak Iruñean eginen du hirugarren urtez Aberri Eguna. Jaso Ikastolako ikasleek "Iki miliki liklik" musikala estreinatuko dute datorren ostegunean Barañain Auditorioan. Iritzien Plazan gaur: Laura Perez

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!