Laura Perez: Indarkeria

Euskalerria Irratia 2014ko martxoaren 28a

Atzo ikasleek LOMCE legearen kontra erantzun zuten oso manifestaldi jendetsu eta baketsu batean.  Etorkizuna ukatu nahi diete, beraz,  protestatzeko hamaika arrazoi dituzte. Eta honen aurrean zer? Nazionalen bortizkeria.

Joan den larunbatean milIoika pertsona bildu ginen Madrilen "Duintasunaren Martxan", LANA ETA OGIA eskatuz. Ekitaldia amaitu baino lehen hortik kanporatu gintuzten Nazionalek ,ezer gertatu baino lehen, eta orain partehartzaileok izan omen ginen indarkeriazko metodoak erabili genituenok.

Langabezia, etxekaleratzeak,  migrazioa, gosea, abortua delitu izatea, ustelkeria, murrizketak, zentsura, informazioaren manipulazioa, oinarrizko eskubideen urraketa, diru faltagatik ezin ikastea, epaitegira jotzeko tasen ezarpena... honek guztiak sortarazten duen beldurra, ezintasun eta sufrimendua...Horixe da INDARKERIA!!!

Zoazte pikutara sistema honen sustatzaileak, sistema honi gutxi geratzen zaio eta!!!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!