Kultura izan da protagonista gaur Metropoli Foralean. Iñigo Astiz poetak eman digu, arratsaldean, Mikel Aierberekin batera Hizkuntza Eskolan eskainiko duten "Hondakindegiak" errezitaldearen berri. Eider Rodriguez eta Zaloa Basabe ere Katakrak liburudendan izanen dira. "Ilargian ez da emakumerik egon" izeneko saioa eskainiko dute arratsaldean. Rodriguezek azaldu dizkigu zehaztasunak. Amaieran, Iruñeko Orfeoiko zuzendari Igor Ijurraren musika klasikoari tarte egin diogu gaurko saioan.