Fermin Erbiti: Hildakoak jainkoak direnean

Euskalerria Irratia 2014ko martxoaren 27a

Komunikabide publikoei neurriz jokatzeko eskatu behar zaiela iruditzen zait, agian hori da eska dakiekeen bakarra. Telebistaz hitz egin dezagun, ETB eta Espainiar telebistaz, hain zuzen.

Azken egunetan norgehiagokan ari zirela ematen zuen, hil berri diren bi politikariren heriotzari nork zuku handiagoa atera, non albisteetan zein era guztietako programetan minutu gehiago eskaini.

Bakoitzak berea aukeratu du. ETBk Azkuna, Espainiar Telebistak Suarez. Biena iragarritako heriotza izan denez, dena errazagoa izan da, erreportajeak behar bezala prestatzeko denbora izan dutelako.

Gehiegizkoa iruditu zait tratamendua eta, bestalde, ez oso profesionala, bi telebistek hagiografiaren bidetik jo dutelako. Ongi dago hildakoen merituak goraipatzea. Hainbeste losintxaren artean, ordea, norbaiten kritikatxoren bat ere sartu beharra dagoela iruditzen zait, horrek sinesgarritasuna ematen baitio informazioari. Hil berriak jainkoak ez baizik eta haragizkoak zirela gogoratzen digu…

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!