Iruñerrian Gaur 2014-03-26

Euskalerria Irratia 2014ko martxoaren 26a

Nafarroako Ubidea handitzeko obrak OHL-CAIXA-AGBAR enpresa multzoak eginen ditu: Nafarroako Gobernuak dio obra "garrantzitsua dela, "garapen ekonomikoa, lurraldearen oreka eta enplegua" sortuko dituelako. Oposizioko taldeek zalantzan jarri dute azpiegitura erraldoi horren beharra eta prozedura. Arlo sozialean, oinarrizko errentaren aldeko plataformak dio babes soziala txikitzen ari dela Gobernua. Arartekoak iaz aurreko urtean baino kexa gutxiago jaso ditu, baina behar gorrian dagoen jendeak jo du berarengana. Festa girokoetan, apirilaren 27an ospatuko dute Baigorrin Nafarroaren eguna. Peñen Federazioak Iruñeko peñen historia jasotzen duen liburua aurkeztu du. Iritzien Plazan, gaur: Alberto Barandiaran.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!