Josi Basterretxea: Ezina eta litekeena

Euskalerria Irratia 2014ko martxoaren 26a

Mugak ez daude ibaietan. Ezta mendietan ere. Buruan, buruan daude mugak, kontzientzietan.

Iparraldeko sozialista frantsesak eta euskal abertzaleak bat etorri dira zenbait herritan, hurrengo udal hauteskundeetan barku bertsuan abiatzeko. Kohabitazio-mota baten argazkia da hori: desberdinen arteko ekintza politikorako harreman mugatua; baina harremana, proiektu baten inguruan.

Bidasoaz hegoaldera ezinezkoa dena, posible da ibaiaz iparraldera. Iruñean ezin dena, posible da Baionan.

Hara zer deigarria den kontua: protagonista bertsuekin eta dekoratu antzekoarekin, argazkiak zein desberdin izan daitezkeen…

Hori bai, batzuetan emaitzak lurruntzen du eszenategia, halako moldez lurrundu, non ematen baitu obra bera ere desberdina dela…

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!