Lider guztiek dute iraungitze data

Euskalerria Irratia 2014ko martxoaren 25a

Adolfo Suarez, Wikipediatik harturiko irudi batean

Adolfo Suarez eta Iñaki Azkuna hil berri diren honetan, liderrei buruz mintzatu gara gaur Xabier Agirre filosofoarekin Metropoli Forala saioan. Max Weber filosofoak hiru lider klase nabarmendu zituen: legala, karismatikoa eta tradizionala. Liderrek zabalduta dauden ideiak eta iritziak aprobetxatzen dituzte. Estatuburu zenbaiten profila aztertu dugu lehenik. Besteak beste, Hitler, Churchil, De Gaulle, Fidel Castro, Chavez eta Gandhi. Gaurkotasunari begira, Adolfo Suarez Espainiako presidente ohiaz ere mintzatu gara. "Hedabideak erabiltzen jakin zuen herritarrengana iristeko. Mezu errazak eta laburrak helaraziz", azaldu digu Agirrek. Iñaki Azkuna, pasa den astean hil zen Bilboko alkateaz esan digu "populismoa gehiegi erabiliz" iritsi zela hainbesteko babesa izatera. Agirreren aburuz, "lider guztiek dute iraungitze data nahiz eta haiek ez onartu".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!