Lur Albizu: Egun absurdo bat

Euskalerria Irratia 2014ko martxoaren 24a

Gaurko kolaborazioan pentsatzen eta prestatzen hasi nintzenean, eguraldi bikaina genuen Baionan; Errobi ertzea ikusgarri zegoen, eguzkia zen nagusi, espaloi beteak, haize leuna. Udaberriaren usaina, loreak, fakultateko arratsalde luzeak. Pozik egoteko edozer aitzakia bilatu eta aurkitzeko moduko egunak. Eta ni ere hala sentitzen nintzen, beteta, tabernetako terrazak bezala.

Eta hemen halako eguraldi eta umorea genituen bitartean, hasi zen absurdoa Gasteizen. Ikasle presoen eskubideen aldeko kontzentrazioa, unibertsitateko segurtasun langileen kolpeak eta bultzadak, ertzaintzaren oldarraldia. Zaurituak eta sei atxilotu. Eskubideen defentsaren aurka, neurririk gabeko erasoa.

Zer dago gertaera hauen atzetik eta zer zentzu dauka unibertsitate kanpus batean indar polizialek horrelako presentzia izateak? Non dago ikasleen babesa? Zer da autoritateari mehatxu egitea, lurrean eta kolpeka eduki duten ikasle batentzat?

Beste hamaika egun absurdo bizi izan eta bizi izanen ditugu oraindik, baina udaberriak hemen jarraituko du, gorabeherak gorabehera, bere edertasuna erakusten. Etenik gabeko lorategia gara, eta etorkizun hobea sortzen jarraituko dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!