Mikel Irizar: Iheslariaren bozka

Euskalerria Irratia 2014ko martxoaren 24a

Gaurko argazkia ez da inon argitaratu, pribatua da. Bertan ageri da –makulu eta txapel- iheslari historiko bat, oso aspaldian aldegina. Urte asko daramatza erretiratuta baina ez da jaioterrira itzuli, eta ez da itzuliko.

Argi dio: “Gure ‘fabrika’ ere itxi da, horrek ez dauka atzera bueltarik”. Baina berak adin handia du eta bizimodua Iparraldean antolatua, bertan geratuko da.

Horregatik argazkiko iheslariak bozka darama eskuan: parte hartu nahi du aterbetu duen herriko udalaren hautaketan. Eta bere bizi osoan lehen aldiz emango du bozka, aro berriari zor.

Nire golkorako, eskerrak argazkia pribatua den. Ze imajina ditzaket hamaika izenburu zital, hedabide jakin batzuetan, iheslari zahar birziklatuaren kontura.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!