Fernando Mendiola: Duintasuna bidean

Euskalerria Irratia 2014ko mar. 21a, 11:52

Iruñetik ere, Granada, Barcelona edota A Coruñatik bezala, oinez abiatu ziren duela hiru aste ehunka pertsona. Egunak pasa, ehunka horiek milaka bihurtu dira, eta askoz gehiago izanen dira bihar Madril aldera helduko direnak, Duintasunaren Martxek bat egingo duten tokian.

Aldarrikapenak, oinarrizko, sentsuzko eta ezinbestekoak: zorraren diktaduraren bukaera, zerbitzu publikoen defentsa, lanen zein aberastasunaren banaketa eta eskubide zibil zein politikoen aldarria. Behin baino gehiagotan sortu dira honen aldeko ekimenak krisiak eztanda egin zuenetik, baina oraingo berezitasuna agerian dago: sustraietatik sortutakoa, freskoa, desobedientea, erradikala eta dezentralizatua. Ez da kasualitatea, inolaz era, Andaluzia aldean finka militarrak eta supermerkatu handiak okupatu zituzten horiek lehengo lerroan egotea.

Beti aurkituko dute batzuk parte ez hartzeko aitzakiak, baina itsukeria politikoa da ekimen honen gaitasun eraldatzailearekin bat ez egitea. Sostengua, elkartasun eta parte-hartze aktiboa merezi du. Bidean dago eraldaketa, bidean ere duintasuna.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!