Iruñerrian Gaur 2014-03-20

Euskalerria Irratia 2014ko martxoaren 20a

"Milaka argi" kanpaina abiatu du bigarrenez IKAk. Sagrario Alemanek eman dizkigu xehetasunak. Pobreziaren aurkako manifestazioa, gaur 19:00etan, ELA, LAB, EILAS eta ESK sindikatuek deituta. 2014-2020 Osasun Plana aurkeztu du Gobernuak: ez du aurreikusten handitzea ez aurrekontua ezta langile kopurua ere. Banketxeen gordailuak zergapetzeko lege proposamena onartu du Parlamentuak: PSNk UPNrekin bat egin, eta zerga txikiena atera dute aurrera. Irrien Lagunek ANFAS eta Nafarroako Autismoaren Elkarteen aldeko jaialdia eskainiko dute apirilaren 6an Barañain Auditorioan. Gaur arratsaldean, Koldo Izagirreren poesia errezitaldia Katakraken, eta euskararen inguruko mahai inguruan Zaldiko Maldiko elkartean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!