Fermin Erbiti: Agur ikastolen beste sortzaileetako bati…

Euskalerria Irratia 2014ko martxoaren 20a

Hogei-hogeita hamar bat izan ziren. Gehienak gizonezkoak, gehienak erdaldunak, guztiak ameslariak: seme-alabek euskaraz ikastea zuten amets.

 

Gipuzkoan hasi berriak ziren ikastolen ereduan oinarriturik, hutsetik abiatu ziren, horrelako saltsetan sartzeko batere egokia ez zen garaian.

 

Apustua ez zen nolanahikoa izan. Gehien maite zituztenen irakaskuntza zegoen jokoan. Haizea kontra zutela, kementsu aritu ziren, helburuak merezi zuelakoan. Iruñerrian euskarazko irakaskuntza eskaintzea eta, bide batez, hiltzear zegoen hizkuntza indartzeko oinarri hoberena jartzea. Eta lortu egin zuten: 1965ean Uxue ikastola sortu zuten. Bost urte geroago, ikastola hartatik bi sortu ziren: San Fermin eta Paz de Ziganda, gaurko nafar ikastolarik handienak.

 

Belaunaldi hartako euskaltzaleak desagertzen ari zaizkigu. Agur esaten azkena Javier Barcos izan da. San Fermin Ikastolaren sortzaileetakoa, Zizur Txikiko ikastolako presidentea ere izan zen. Atzo zendu zen Iruñean. Goian bego.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!