Inma Errea: Norako aurrerabide?

Euskalerria Irratia 2014ko martxoaren 18a

Perez artzapezpikuak dio erlijioa ikastetxeetan irakasgai izatea aurrerabide-seinalea dela, baina ez du zehazten zeren edo norako aurrerabideaz ari den.

Asmatzen zaila da, logikaren ikuspegitik, halako adierazpen hanpatuen funtsa harrapatzea.

Eta badirudi batzuek, bereari eusteko, beren esparruan bertan garrantzi gutxikotzat daukaten kontzeptuei heltzen dietela, beren santuak neurri handian ez dagozkien jantziez hornitzen dituztela.

Izan ere, erlijioak –erlijio katolikoak, eta ez beste ezeinek, esan dezagun argi– ikastetxeetan nota eta guzti irakasgai derrigorrezkoa izan behar duela uste duten katoliko tradizionalistei bost axola zaie hori ezeren aurrerabide den edo ez, ez bada haien beraien erlijio-ikuspegiarena berarena, eta, bestalde, beren burua aurrerakoitzat –aurrerapen orokorraren aldekotzat alegia– duten kristau asko ez dira beren erlijio-kide tradizionalisten aburu berekoak.

Beraz, nori zuzentzen dio mezua artzapezkipuak? Edo, besterik gabe, esanbideak ematea du helburu?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!