Duela bi urte aetz gazte batzuk bildu ziren Aezkera bultzatzeko asmoz. Taldeari Zerika jarri zioten izena, "zer moduz?" Aezkoako hizkeran. Lehenbizi hamar saioko ikastaroa egin zuten. 25-30 pertsona biltzen ziren larunbatero Garraldan, Etxabarrengoa kultur elkarteko sabaian.
Jon Retegi, Miriam Burusko eta Bittor Aroskoa gazte aetzak izan ziren ikastaroko gidariak. Geroztikan hilabetean behin biltzen dira solasaldi-mereduak egiteko herriz herri. Bertako euskaldunzaharrak eta herri guztietako euskaldunberriak elkartzen dira mahai inguruan elekatzeko.
Joan den larunbatean Arian egin zuten bilkura eta hantxe izan ginen batzuekin eta bertzeekin elekatzen.