Mikel Irizar: Iragana bueltan

Euskalerria Irratia 2014ko martxoaren 17a

Argazkia Fiteron dago aterata eta Facebooken lortu du arrakasta. Izan ere, osagai guztiak ditu horretarako: artzapezpiku gonaluzea bedeinkatzen, guardiazibila bere kapela deskribaezinarekin eta hainbat agintari (ministroa, presidenta, eta abar) igandeko arropekin nahiz larunbata izan.

Argazkia asteburu honetan egina da, baina izan zitekeen duela 50 urtekoa, kolorea gora behera. Hain dira zaharkituak pertsonak eta keinuak eta jarrerak!

Katxondeorako aukera ematen du argazkiak, baina ezin dut ahaztu ez direla Berlangaren film baten protagonista fikziozkoak, ez. Hauek benetan agintzen dute eta ez preziso gardentasunez, errespetuz edo lankidetzan. Gaitz erdi iragan urruna gogorarazi soilik egingo balute, benetan larria dena da iragan urruna bueltan dakartela. Horrek egiten du argazkia kezkagarri.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!