Laura Perez: Aldaketa martxan

Euskalerria Irratia 2014ko martxoaren 14a

Egun hauetan Xabiererako ibilaldia ari dira ospatzen; batzuk oinez, beste batzuk bizikletaz...Nork ez du bizitzan behin, bederen, martxa hori egin? Ni neuk ere,  ez batailatua eta ateoa naizen honek, aitortzen dut txikitan behin egin izan nuela. Duela gutxi arte, ordea, ez nuen "Xabierradaren" jatorria ezagutzen. Ba al zenekiten lehen aldiz 1940.urteko martxoaren 10ean egin izan zela? "Hermandad de Caballeros Voluntarios de la Cruz" tradizional karlistek antolatu zuten "gurutzadaren" espiritua betikoratzeko eta Espainiako gerrate zibilaren garaipena ospatzeko...Beraz, Espaniako nazionalkatolisizmoa sustatzeko eginiko ekitaldia izan da,  eta gaur egun kutsu hori mantendu egiten du, borondate oneko ezjakin askok asteburuko txango batetara joango balira bezala parte hartzen duten arren...

Bada, ordea, egun hauetan beste martxa bat: eskubide sozialen aldeko DUINTASUNAREN martxa, Madrilen martxoaren 22an amaituko duena eta beste sistema ekonomiko, politiko eta soziala aldarrikatzen duena. Transizioarekin hasitako erregimarekin amaitu behar dugu, pertsona eta herrien askatasuna bermatuko duen benetazko demokrazia partehartzaile baten bidez. Bestelako sistema posiblea delako eta lortuko dugulakoan, ea laster garaipen hori ospatzerik gugun!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!