Idurre Eskisabel: Promesak

Euskalerria Irratia 2014ko martxoaren 14a

txiki, mehar, iratxo baten tankeran. Besoak zut, goruntz eta alborantz luzatu du gorputza, zerbait ospatzen balego bezala. Eta, haren ondoan, sabaiko leihotik zintzilika, lurreraino, metalezko hariak, piramide biribilduan. Izpiak ematen dute; izpiak irudikatzen dituzte. Argi habeak izeneko artelana da, eta ondoko pertsona Yoko Ono artista ezaguna, kultura garaikide hiperunibertsalaren megaikono bGela handi eta aratz bat. Oinetatik burura, kapela eta guzti, beltzez beztitutako norbait, at. Bilbon dabil, Guggenheimenen paratu dioten atzera begirakoaren kariaz. Zorionekoak gu, Guggenheimen bezalakoak ekarri zizkigutelako gure boteredun prestuek, gure munduko txoko txiki hau munduan zerbait izan dadin.

Baina Yoko Ono ez da Arzakenean jatera bakarrik etorri Euskal Herrira, performance-ak egin ditu museo distiratsuan, eta Iñigo Astizen luma bikainaren bidez izan dut haien berri. Eta, aizue, gustatu zaizkit. Gustatu zait promesaz egin duen jolasa, nola zeramikazko ontzi handi eta eder baten puskak banatu dituen ikusleen artean, promesa bat eginaraziz: hemendik 10 urtera berriro elkartuko direla eta bakoitzak bere puska ekarriko duela berriro ere ontzi handi eta ederra osatzeko. Gustatu zait, uste dudalako jende hipermodernoaren gabezia handienak jarri dituela agerian: egonarririk eza, memoria eskasa, leialtasun urria, berehala gogaitzeko joera, eta autojustifikaziorako erraztasuna. Guztia, askatasunaren izenean. Pentsa bestela, zenbat guatsap bidaltzen ditugun azken unean: “aizu, sentitzen dut, baina, azkenean gaur, huts egingo dizut”, esanez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!