Iruñerrian Gaur 2014-03-12

Euskalerria Irratia 2014ko martxoaren 12a

Politika arloan: UPNk ikerketa batzordearen ondorioak aldatzeko eskatu die alderdiei; bihar bozkatuko dituzte osoko bilkuran. Muniain, Gobernuko eleduna: "Barcinak gogor lan egiteko eskatu digu, ez du asmorik hauteskundeak aurreratzeko". LAB sindikatuak dioenez, aldaketa ez da PSN, UGT eta CCOOren eskutik etorriko, gizartetik baizik. Gizarte mugimenduetan: euskaltegiek elkarretaratzea gobernuak "zor" dien dirua eskatzeko, ELA sindikatuak herri ekinaldi legegile bat bultzatuko du administrazioak azpikontratatuta dauzkan enpresetan enplegu duina ziurtatzeko. Gobernuak nazioarteko lankidetzara bideratzen duen dirua "ia lotsaemangarria" da Medicus Mundik salatu duenez. Elikagaien Bankuak 3,9 milioi kg elikagai banatu ditu iaz. Iritzien Plazan, gaur: Alberto Barandiaran.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!