Aingeru Epaltza: Aitor dezagun

Euskalerria Irratia 2014ko martxoaren 12a

Badu patetismo puntu bat ezta? Rouco Varelaren agurrak. Espainiako apezpikuen buruak Espainiaren batasunak bizi dituen arriskuez ohartarazi eta, 2004ko martxoaren 11ko atentatuei dagokienez, konspirazioaren teoriari bere atxikimendua erakutsi dio bere azken agerpen publikoan. Lehengo giderretik, gure Rouco zaharra. PPko buru batzuk bezala. "Nola bizi izan zenuen 2004ko martxoaren 11?" , proposatzen zuen atzo, eztabaidagai gisa, euskarazko egunkari bakarraren bertsio digitalak. Horixe, nola bizi izan genuen? Ustekabea, mina, beldurra eta, azkenean, azken-azkenean, arintasuna, baieztatu zelarik islamistak izanak zirela, eta ez ETA. Izan ere, aitor dezagun, 2004ko martxoaren 11ko goiz amaiezin horretako lehen orduetan, biktima kopurua igo eta igo ari zen bitartean, gutako gehien-gehienok ere uste genuen –Rouco Varelak, eta PPko buru irreduktible horiek oraindik itxuraz sinesten duten bezala- ETA izana zela sarraskiaren egilea.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!