Madrilgo Entzutegi Nazionalean, akusatuen aulkietan eserita, haien irudiko Euskal Herri askearen aldeko lan politikoa egiteagatik eman dituzte hilabeteak. Floren Aoiz, Karmelo Landa… Ia 40 lagun terroristak direla argudiatu nahi izan dute. Haietako bakoitza terrorista zelako? Bada, ez, haien talde politikoa, Herri Batasuna, legezkoa zen garaian, koalizioa bera terrorista zelako. Eta ulertu nahi ez baduzu zurea da errua.
Badirudi, atzoko jardunaren ondotik, juridikoki ere eutsi ezina dela akusatzaileen salaketa, baina ez dira fidatzeko garaiak. Gaurko bertze berria da horren adierazle:
Bortizkeria politikoa pairatu dutenen artean, klaseak badirela agerikoa izan da beti. Oraingoan, “terrorismoaren biktimen” diru-sarietan dago adibidea. Biktimak ideologiaren arabera diru-saria eskuratuko du ala ez.
Espainiak gerra bat irabazi duela erakutsi nahi du eta politikaren bidean garaipena nekez erakusterik duenez, bertzelako esparruetan agerian utzi nahi du. Dirua Espainiaren aldekoentzat bakarrik.