Bi gauza ditut jakin-min emanaldiaren ondotik. Batetik, ikusleek zer pentsatzen duten. Zer deritzoten nafarrek tragikomedia bizi bezain luzeari orain, saioak amaitu berria dirudielarik. Egia gustatuko litzaidake jakitea, egia hutsa, irudipen eta susmo orotatik biluzita. Eta, apeta zoroa bada ere, ezinezko kapritxoa –halako inkesta handia ezin baita egin, eta hausteskundeak ez omen direlako eginen berehalakoan–, nafar guztien iritziak ezagutu nahiko nituzke ahal izatera, edo ahalik eta gehienenak bederen.
Bestetik, jakin-min dut, baita ere, zer gertatuko den antzezpenean lehen mailako paperak jokatu dituztenekin, nola joanen zaizkien gauzak agertokiaren atzealdean.