Mikel Irizar: Miguelico

Euskalerria Irratia 2014ko martxoaren 10a

Argazkian Miguel Sanz nafar presidente ohia, pentsakor. Begietan kezka bat nabari zaio: ‘Ez nuen asmatu, honek ondoratu egingo gaitu’.

Oraindik gauzak airean zeudela hauteskundeak aurerratzea eskatu zuen. Badirudi arrisku bizian ikusten duela gaurko nafar establishment-a egoera areago usteltzen bada.

Orain jakina da Barcina ez duela Jimenezek botako, baina bere alderdiak kendu lezake, hauteskundeak deitzera behartu eta Catalan zerrendaburu jarrita. Ez daukate garbi maiatzean baleko emaitza lortuko luketenik, baina ziurra da gauzak daudenetan aldiro sortuko zaiela pitzadura berriren bat, eta urte bete barru ez dutela agintean irauteko aukerarik izango.

Horregatik dago Miguelico pentsakor. Hausnartzen ari da ea Barcina eta Jimenez ezkutatuta maiatzean aukeraren bat egon daitekeen. ‘Alfredorekin hitz egin beharko dut’ irakurri diot bekokian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!