Juan Gelman (Buenos Aires 1930-Mexiko Hiria 2014)
Argentinar poeta, itzultzailea eta kazetaria izan zen. 2007an Cervantes saria eman zioten.
Diktadura garaian alaba, semea eta haurdun zegoen erraina bahitu, torturatu eta hil zituzten. Ume jaio berria lapurtu zuten militarrek. Bilaketa nekaezinaren ondoren, hogei urteren bueltan, lortu zuen bere iloba aurkitzea.
Kazetari eta politikari gisa egindako lanak bere burua erbesteratzera behartu zuen 1975etik 1988ra. Poeta gisa, errealismo kritikoari atxikia, egunerokotasunean ezkutatzen diren gauza ederrez idatzi zuen batez ere, baina, horretaz gainera, justiziaren eta agintaritzaren gehiegikeriak eta injustiziak salatu izan zituen.
* Maitasuna misterio bat da, obsesio bat. Edonondik begiratuta, edonondik, saihestezinezko gai bat, memoria eta erbestea diren bezalaxe.
* Poesia, itzal egiten duen hostorik gabeko arbola bat da.
* Lanak ematen dizkit maitasun hitza idazteak. Maitasuna gauza bat delako eta maitasun hitza bertze bat . Arimak bakarrik daki non elkartzen diren bi-biak.
* Handia da gizon batek eta emakume batek elkarri egin diezaioketen tristura.
*Gure ilunaren berri ematen dugunean, garbi ikusten da bizitza.
* Bizitza xahutzen dut zutaz hiltzen.
* Joan badoaz gauza miragarriak, oinazea gelditu egiten da.
* Gaua oinez doa nire ahoan zehar, pizti baten antzera
* Nola da posible bihotzari on egiten dionak buruari eraso egitea?
* Hala nola gizonek eta emakumeek Jainkorengan sinesten duten beren onberatasun infinituan, baliteke Jainkoak -bere onberatasun infinituan- gizon-emakumeengan sinestea.
* Zure hutsa dinosauro bat baino handiagoa da, munduko dinosauro guztiak batera baino gehiago.
* Maite zintudan bikoizturik:zuregatik maite zintudan eta niregatik.
* Maitasun hau titare batean kaka egitea baino zailagoa da.
* Agian ez dakizu denbora ez dela deus niretzat? Denbora zurekin bakarrik hasten dela?
* Ez dakit deus nire bihotzaz. Ez dakit gelditu ote zen nire bularrean edo ez ote dabilkizun hara-hona zure inguruan.
* Bide bakarra bideko hautsa da.
* Mingarria da zu gelditzea. Mingarria da zu joatea.
* Gure gorputza jaberik gabeko zakur bat da, itzalik gabeko mozkor bat.
* Bertze bat izatera behartu ninduzun, eta zure barkamenak kosk egiten dit errautsetan.
* Zure gorputzaren orduek eternitatea egiten dute.
* Baina uste dut ere, Jainkoa bada, asper-asper eginda egonen dela bere eternitateaz.
* Errugabe izatetik errudun izatera pasatzen da segundo batean. Halakoxea da denbora, arbola nekatu batean kantatzen duen pagausoa.
* Aurre egiten ikasi beharra dago. Ez joaten ez gelditzen ikasi beharra dago,
nahiz eta jakin, ziur, nahigabeak eta ahanztura izanen diren.
* Badoa denbora iragaten ahanzturazko erratza pasatzen, eta batzuek estu heltzen diote. Ez da zaila zirkunstantziek nekagarri bihurtzen dituzten oroimenak
erraztatzea.
* Utopia ez da sekula betetzen, hark frakasatu egiten du; baina halako eraberritze bat uzten du eta baita hari berriro heltzeko premiazko ideia.
* Ahanzturan idazten dut gaueko su bakoitzean,zure musu bakoitza.