Topaketak bigarren fasean. Estralurtarrekin? Ez, bardoekin!

Euskalerria Irratia 2014ko martxoaren 7a

Bardoak, Nafarroako taldekako bertso txapelketa, aurrera doa.

Lehen fasearen ostean, martxoaren 8tik aurrera bigarrenari ekinen diote sailkatzea lortu dute sei taldeek. Martxoaren 30era bitartean sei saio jokatuko dituzte Ituren, Elizondo, Igantzi, Leitza eta Iruñean.

Sei talde hauek joan-etorriko saioak antolatu eta eginen dituzte, binaka. Horietatik hiru talde sailkatuko dira apirilaren 12an Lesakan jokatuko den Bardoen finalerako.

Iturenen jokatuko da bigarren faseko lehen saioa, Etxeko Kontuk eta Bertze Maldikoak taldeekin. Martxoaren 8an izanen da bertso-merendua formatuan, Iturengo Herriko Etxeko ganbaran, 19etatik aurrera.

Martxoaren 14an, berriz, Lepatanatuek 2 eta Zortziko Haundiena taldeen txanda izanen da. Elizondoko Intza ostatuan izanen da bertso-merendua, 20:30ean.

Bigarren faseko hirugarren saioa martxoaren 28an jokatuko da Iruñean, Iruña Taldearen egoitzan. 21:30an hasiko da eta bertso-merendua izanen da. Saio horretan Iruñeko 12 obario eta 11 pedrada eta Leitzako Harrapazank taldea arituko dira

Martxoaren 29an Bardoen beste bi saio izanen dira. Iruñean Bertze Maldikoak eta Etxeko Kontuk taldeek haien bigarren saioa eginen dute. Egun berean, bertso afaria izanen da Igantziko Biltoki elkartean, 21etan, Lesakako Etxeko Kontuk eta Elizondoko Lepatanatuek 2 taldeekin.

Bigarren faseko azken saioa martxoaren 30an jokatuko da Leitzan, Harrpazank eta 12 obario eta 11 pedrada taldeekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!