PSNk beste behin otzan jokatu du PSOEren aurrean, eta horrek ekarriko dituen ondorioak ikusteko daude. Roberto Jimenezek dio pentsatu duela dimisioa ematea, baina ez duela eginen "erantzukizun ariketa egiteagatik" eta "gauzak aldarazi" nahi dituelako. Sektore kritikoko Amanda Acedok dio "lidertza aldatu" behar duela PSNk alderdi "sinesgarria" izan nahi badu berriz. UPNn diotena "gauzak baretzean" akordioak lotzen saiatuko direla sozilistekin. Begoña Sanzberrok uste du UPN "garbi" atera dela ikerketa batzordetik. Oposizioko alderdien ustez aldaketa hasi da gizartean, baina aldaketa politikoa ez da alderdi sozialistaren eskutik etorriko. Aingeru Epaltza eta Gaizka Arangurenen analisia ere jaso dugu. Iritziaren Plazan, gaur: Fernando Mendiola