Nafarroa arragoa edo arraroa?

Euskalerria Irratia 2014ko martxoaren 5a

"Nafarroa arragoa" izanen da heldu den asteazkenean (martxoaren 12an) ETB 1eko "Tribuaren berbak" saioan ikusi ahal izanen dugun atala. Euskeraren egoera nolakoa den Nafarroan ari da aztertzen Kike Amonarrizek gidatutako lan taldea. Horretarako hainbat tokitan ari dira elkarrizketak grabatzen: Garesen, Iruritan, Iruñean... eta baita Euskalerria Irratian ere! Juan Kruz Lakasta gure lankidearekin aritu dira hitz eta pitz.

Azaroan emititzen hasi ziren saio interesgarri, berritzaile eta arrakastatsu honen inguruan mintzatu gara Arratsalde.on Kike Amonarrizekin. Elkarrizketatzailea elkarrizketatua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!