Aspertuta nago. Asko maite dut politika, gusto handiz segitzen ditut berriak, adierazpenei erreparatzen diet, prentsa oharrak irakurtzen ditut, esaten ez dena irudikatzeko ohitura daukat, baina, oraingoan, aitortuko dut, nazkatuta nago. PSNren koldarkeria abilezia bilakatzeko saioaren aurrean matxinatzen naiz: ez dut komedia nazkagarri honen ikusle izan nahi. Joan daitezela behingoz antzarrak ferratzera, nora eta, jakina, Ferrazera!
Finean, Ferrazera doaz beren galdera guziak eta handik datozkie erantzunak, aginduak hobe esanda. Joan daitezen, beraz, Ferrazera, antzarrak ferratzera.