Iruñerrian Gaur 2014-03-05

Euskalerria Irratia 2014ko martxoaren 5a

Sozialistek eginen dutenaren zain, gaur amaitu dute bilera erronda: Aralarrekin elkartu eta gero Pedro Rascónek esan du Lurralde Batzordeak "aho batez" babestuko duela hauteskundeak aurreratzea, baina Ferrazek dioenaren zain daudela. UPN barruan, ahots kritikoak entzun dira Barcinaren jarrerarekiko: Sanzen bidetik Begoña Sanzberrok esan du Barcinak berak hauteskundeak aurreratzea hobea litzatekeela zentsura mozio bat baino. Barcinak bereari eusten dio eta Nafarroaren "izena ona zikintzea" leporatu dio Roberto Jimenezi. Iritziaren Plazan, gaur: Floren Aoiz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!