Iruñerrian Gaur 2014-03-04

Euskalerria Irratia 2014ko martxoaren 4a

81 langabe gutxiago otsaila amaieran. 53.082 langabe daude oraindik Nafarroan. Arlo politikoan, gaur arratsaldean hasiko du bilera sorta PSNk: 17:00etan Geroa bairekin, 18:00etan Izquierda-Ezkerrarekin. Bihar, 11:00etan Aralar-Nafarroa bairekin bilduko da, eta 12:00etan PPNrekin. Euskarazko irakaskuntza publikoak eutsi egiten dio. 1.300 haur matrikulatu dituzte D ereduan. Lanzko inauterietan azken eguna: Luis Mariñelarenarekin hitz egin dugu. Iritziaren Plazan: Maria Solana

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!