(Florentzia, 1469ko maiatzaren 3a - Florentzia, 1527ko ekainaren 21a) Italiako politikaria, filosofo, musikalaria, olerkaria eta idazlea izan zen, Pizkundeko pentsalari handienetakoa. Batik bat ezaguna da teoria politikoengatik. Printzea izeneko tratatuan garatzen duen teoria horretan azaltzen du agintariak nolakoa izan behar duen arrakasta erdiesteko.
Josetxo Azkonak guretzako bildu ditu bere hainbat esaldi, zer pentsatua ematen dutena.
* Komenigarritzat jotzen den gerra oro, gerra zuzena da.
* Baina, ez da bertute bat hiritarrak hiltzea, adiskideei iruzur egitea, hitza ez betetzea, ez errukirik ez erlijiorik ez izatea; izan ere, jarrera horiek boterea eskuratzen lagunduko dute, baina haiek ez dute loria erakarriko.
* Itxurakeriak eta arrakastak beti liluratzen dute herri xehea.
* Ez da batere eredugarria lege bat ez betetzea, baldin eta bereziki lege-hausle hori legegilea bada.
* Oro har, gizakiek gehiago ezagutzen eta neurtzen dute begiz, adimenaz baino, zeren eta guztiek ikus baitezakete, baina gutxik ulertzen dute ikusitakoa.
* Hobe da egitea eta egin izanaz damutzea, ez egitea eta egin ez izanaz damutzea baino.
* Nahi izaten denean hasten da gerra; hura amaitu, ordea, ahal izaten denean.
* Zuzen gobernatuta dauden Estatuek eta printze argitsuek zaindu behar dute beren jarduna, etsi gaiztoak noblezia har ez dezan, ez eta nahigabeak herria har ez dezan ere.
* Armak azken mementoan baizik ez dira erabili behar, noiz eta bertze bitartekoak ez baitira aski.
* Guztiek ikusten dute zuk dirudizuna, baina gutxik antzematen dute, aitzitik, zure benetako izaera.
* Printzerri batean gai ez dena gaizkiak noiz hasten diren nabaritzeko, ez da benetan jakintsua.
* Bake garaian, gerraz gogoetatu behar da.
* Printzeak, pizti guztien artean, azeriaren maltzurtasuna eta lehoiaren indarra hautatu behar du.
* Mespretxua sortzen da, han non printzea aldarte aldakorreko, azaleko, emetu, zalantzati eta adoregabetzat hartzen baitute.
* Bada jende mota batek dena dakiena, baina hori baino ez dakite.
* Arras inportantea da gauzak ongi desitxuratzen jakitea, eta itxura egiteko tenorean maisu izatea.
* Gizakiak lausengatu edo suntsitu behar dira, zertaz eta, haiek irain arin batez mendekatuko baitira, baina defentsarik gabe geldituko dira kolpe latz bat jasoz gero.
* Gobernatzaile eraginkor batek ez du errukirik izan behar.
* Lege onak eta armak, horra edozein estaturen funts nagusiak.
* Gaizkia dena batera egiten da, eta ongia pixkanaka administratzen da.
* Nik ez dut inoiz pentsatzen dudana erraten, eta ez dut inoiz erraten dudana sinesten, eta baldin eta noizbait egiaren batek ihes egiten badit, egia hori ezkutatzen dut hainbat gezurren artean, eta horrela, egia zaila da ezagutzeaz.
* Herritarrek aukeratzen duten printzeak herria gorde behar du adiskide gisa.
* Eskarmentuak beti demostratu izan du, gauzak ez direla sekula ongi antolatzen, gauzok esku anitzen ardurapean daudelarik.
* Gutxik ikusten dute zer garen, baina guztiek ikusten dute, aitzitik, zer iduri dugun.
* Zeren eta, gizakiek lehenago iraintzen dute haiek maite duten pertsona, haiek beldur diotena baino.
* Gizakiak hain dira sinpleak eta hain premiei atxikiak, zeren eta, beti engainatu nahi duenak topatuko baitu bateon bat, zeinaren burua engainatzen utziko baitio engainatu nahian dabilkion horri.