Aitor Etxarte: Tabernariak hiriaren kontra direnean.

Euskalerria Irratia 2014ko martxoaren 3a

Tabernek hiria egituratzen dute. Askoren bizibidea izan da gurean, lagun saldoen aterpea, langileen solaserako gunea, bizilagunen berri edukitzeko agentzia, jateko eta edateko larrialdi gunea.

Badira ere bizilagunak ernegatzen dituzten tabernak, egunez edo gauez kalea pribatizatu eta auzoa kolonizatzen dituztenak. Alde zaharrean honelakoak gero eta gehiago dira. Lantegi txikiak, janari dendak edo komertzioa desagertu den tokietan irekitzen dira. Inolako baldintzarik gabe. Inolako mugarik gabe. Merkatu askearen eguneroko bortizkeriaren legea indarrean jarriz. Auzoa indarrez eraldatuz.

David Harveyek hiriarekiko eskubidea dugula aldarrikatzen du. Dio:

“Sortu nahi dugun hiriaren eztabaida bat dator nahi ditugun giza harremanekin, naturarekiko loturekin, bizi tankerekin, teknologiarekin eta balore estetikoekin. Hiriarekiko eskubidea ez datza eskaintzen dituen baliabideen norbanakoaren jabetzaz. Hori baino lehenago, gu geu, hiria aldatzen dugun bitartean, aldatzeko eskubidean datza. Beraz, eskubide komuna da hirian diren prozesuetan botere kolektiboen parte hartzea.”

Hiria egin eta berregin, gu ere egin eta berregin garen bitartean. Merkatuen biolentziatik haratago.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!