Iruñerrian Gaur 2014-02-28

Euskalerria Irratia 2014ko otsailaren 28a

Ikerketa batzordeak dimisioa eman eta hauteskundeak aurreratzeko eskatu dio Barcinari. Egiaztatutzat jo ditu Nievesen salaketak: injerentzia saialdiak, BEZaren itzulketa atzerako erabakiarekin zerga legedia urratu zuten, kudeaketa okerra egin dute. Ustelkeria hitz ere aipatzen du ondorioen txostenak, eta konpromisoa jaso, Barcinak hauteskundeak aurreratuko ez balitu, egoera honi amaiera emateko. UPN eta PP ez beste talde guztiek sinatu dute ondorioen txostena. Bi alderdi horien erabera ez da ustelkeriarik, ez ilegaltasunik. PSNko zuzendaritzak bilera eginen du bihar egoera aztertzeko, eta gaur zortzira arteko epea dauka zentsura mozioa aurkeztu ala ez erabakitzeko.  "Egin behar dena eginen" duela agindu du PSNk. Iritziaren Plazan, gaur: Laura Perez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!