Geroxeago, beti bezala, kristautasunak bereganatu egin zuen eta egun garizumaren hasierarekin erlazionatu egiten da. Hala ere, ez dute inoiz bere jatorri herrikoia eta debekuen kontrakoa galdu eta hemen Euskalerrian, Miel Otxin lapurra bezalako pertsonaiek edo joaoldunek jatorri zahar hura oroitarazten digute.
Aldarrika ditzagun bada Inauteriak, "espiritu gaiztoz" eta lapurrez inguratuta gauden egoera honetan, hauek urrun, oso urrun aldentzeko eta zapaltzen gaituzten legeei aurre egiteko. Baina hau guztia, maskararik gabe, aurpegia emanez, boterearen kontra dauden ekimenak bateratuz, UDABERRIA gurera ekartzeko!!